-------------------- I ARRATIA RAID --------------------

    Hainbeste RAID eta Orientazio karrera egin ostean heldu da Arratian RAID bat egiteko ordue. 2012ko Apirilaren 21ean izango da.  Informazio gehiago gure badozue ezkerrean dagoen enlazean klik egin



       Despues de realizar tantos RAID y pruebas de orientación, ha llegado la hora de hacer un RAID en Arratia.  Será el 21 de Abril de 2012.  Para más información hacer clic en el enlace del menú de la columna de la izquierda.

           

XEGIBA Lanzaroten

   Otsaileko aste zurie.  Karnabaletako astea aprobetxaute, Xegibako bi partaide Lanzaroten egon ginen eta Pedals de Lavako etapa bat egin gendun, ( euren etapa bi batute ). Azkenean, 67 kilometro eta 1200 metro desnibel positibo ( nahikotxo irla bat izateko ).

Ibai Papagayo hondartza gainean

    Egune, Playa Blancan hasi gendun. Papagayo Bikes-en bizikleta bi alokatu ( GHOST de doble suspensión ) eta buelta hasi gendun. Gure helburua, Puerto Calero. Handik Yaizara eta gero kostatik barriro be Playa Blancara.  

     Lehenegoko kilometroak paseo maritimotik egiten dira.  Papagayo, Mujeres hondartzak atzean itzi eta kosta - kostatik bizikletan ibiltzen jarraitu gendun.   Leku batzutan bizikleta lepora eroatea be tokau jakun, ( doble suspensión baina 18 kilo edo ) . 

      Ordu bat edo pedalak emoten egon ostean Playa Negrara heldu giene, eta hara heltzeko bai hartu genduala paliza, bizikleta lepoan 15 minutuz edo.  

     Playa Negratik Puerto Calerora eta handik haizea kontran genduala Yaizara, han pizzeria bat gendun fitzaute pizza bat jateko.  Bazkaldu eta 15.00etan matrtxan ginen barriro be.  Azkenengo bi orduak genduzan aurretik.

       Kostatik egin gendun Yaizatik Playa Blancarako bidea.  Janubioko Salinatatik pasau ginen, eta ordu bat pedalak emoten egon ostean Farora heldu ginen. Bertan paseo maritimoa hartu eta Playa Blancara heldu ginen, han gure neskak eta gure umeak zain genduzala.

      Buelta ederra eta gainera Otsailean maillot laburragaz ibilteko aukera eukinda, IKARAGARRIA izan zan !!

XEGIBA Gorbeako Burbona eta Menhirrean

    Urtarrileko arrasti eder aprobetxau eta Gorbeiako parke naturala apur bat gehiago ezagutzera urten ginen.  Laudiotik, kotxez , Altubera igo eta bertan hasi zan gure etapa.  Altuberantza jo eta handik mendirantza sartu ginen.  3. kilometroan bizikletatik bajatu behar izan giene egon zan lupetzagaitik.

     Egin gendun lehenengoko mendie, buzoia , kamurazabal mendie ( 844m ). Handik barriro be pista hartu eta Burbona mendilerrorantz joan ginen. Bertan Burbona mendie egin gendun, ( 931m ).
Ibai eta Xabi Arlobiko Menhirrean

     Burbonak atzean itzi ostean, Arlobiko Menhirra topatzera joan giene, eguzkia sartzen hasi zala .  Hara heldu, argazki bat egin eta oso oso arin Sarriarantza barriro be.

XEGIBA BARDENATAN

    2012. urteko lehen BTT buelta !  Eta nora eta Berdenatara. Eta zetan ? Ba 70 kilometro egiten.... eta gainera bi mendi igota....

    Eguneko nahiko fresko hasi zan, 2-3 gradutan baina egune aurrera joan ahala berotzen hasi zan.



xabi, ibai eta egoitz castilditierran

Egoitz eta Ibai lelokerietan...