RAID SIERRA ESPADAN 2011


Xegiba - Zona bike-k bere aurtengo denboraldiko lehenengoko raida egin dau. 127 kilometro eta 4390 metro desnibel positibogaz, gogorra benetan. Egoitz Beobide, Ibai Pinedo eta Xabier Iturriaga izan dire oraingoan joan direzanak. Ezin dogu aiztu Tamara Sanchez be etorri dala, asistentzia, gidari, argazkilari, animatzaile, etab lanetan, eskerrik asko.

Ezkerretik eskumara, Egoitz Beobide, Ibai Pinedo eta Xabier Iturriaga proba amaieran.

Sierra Espadan raida, Castelloneko Montanejos eta Sagunto herrietan ospatu dan proba izan da. Inguru oso polita da, alde batetik Castellon, Espainaiko bigarren probintziarik menditsuena dalako eta beste batetik itsasoa oso gertu dauelako. Proba egun bitan banatu da, zapatuan 114 kilometro eta domekarako azkenengo 14 kilometroak. 67 talde batu dira.

Zapatue, Martxoaren 5a. (114 kilometro eta 4080 metro desnibel)

10.00etan raida hasi zan. Eurie eta hotza, 3ºc tenperaturagaz. Egoitzek eta Ibaik, herritik score bat egin, honen ostean, trekine eta barranko bat euki ebelarik, (11km 710m+) .Hotz handia. Segidan Xabik eta Egoitzek bizikleta hartu zuten, 36 km eta 1100 m+ko etapa egiteko, zatike euripean, raideko gogorrenetarikoa, 3ordu eta 40 mintutu egin ebelarik. Jarraian, Ibaik eta Xabik, 10 kilometroko trekkinga, erdian, 45 metroko rapela euki ebelarik. ( euria dala eta eskalada bertan behera gelditu zan). Trekina amaitu, eta Xabik eta Ibaik 7km-ko piragua tartea egin eben, gaua egin jakiela, uretatik 20.00etan urten zirelarik. Hurrengoko etapa, bizikleta. Egoitzek eta Ibaik, (35km eta 1300m+), oso etapa gogorra, hotz eta gainera gauez zalako. Azkenengo trekkinga ez gendun egin. Bizikletatik 01.00 etan heldu ziran eta hotza ( 1ºc) ,gaua eta (14km eta 570m+) atzera bota euskuen.
Zapatuen, guztire, 14 ordu eta 45 minutu.

Egoitz Beobide eta Ibai Pinedo , barrankoan.

Domeka, Martxoaren 6a (18 kilometro eta 310 metro desnibel)



10.00etan domekako zatia hasi zan. Arraroa. 3 sektore batera, triatloi baten modukoa, bizikletak, zapatillak, eta patinek leku baten itzi behar zirelarik. Patinetan 7km ( Xabi eta Ibai), , bizikletan beste 7km ( Xabi eta Egoitz) eta amaitzeko herritik score bat, 4km ( Xabi eta Egoitz). Egune ondo joan zan, denpora ona, eguzkie eta egin beharrekoak egin genduzala.

Domekan, guztire, 2 ordu eta 10 minutu.


Egoitz Beobide eta Xabier Iturriaga, domekako trantsizino baten.

Amaieran, raida 14. postuan amaitu gendun, 52 taldetik, 16 ordu eta 55 minutugaz. Baina guretzat garrantzitsuena dana, LERArakoEspainako Raid Abentura ligarako 6.postuen puntuau gendun, talde guztiek ez dabe ligarako puntuatzen eta. Beraz, pozik egoteko raida, alde batetik oso oso gogorra izan dalako, ( hotza, euria, desnibel oso handiak, bizikleta proba oso gogorrak), denboraldiko lehenengokoa izan dalako, etab.

Zorionak emon Vidaraid talde euskaldunari, Raida irabazi dabelako, elite mailan, eta beste baten be, Urtzik ikaragarrizko erakusketa emon dauelako, zapatuko azkenengo trekkinean, 5 minutuko aldea errekuperatu eta helmugan beste 7 atara bigarren taldeari. Zorionak.

Antolakuntzari, eskerrak emon eta zoriondu egin behar deutsegu, bebai, lan ikaragarria egin dabelako, eta zelan ahaztu bebai domekan emon euskuen paella bebai, ederto egon zan.

Hurrengoko proba, Espainiako txapelketa izango da, Apirilaren 16 eta 17an , Galizian, A Coruñan.

Informazio gehiago (antolakuntzak egindako, argazkiek, bideoak, emaitzak, etab.) www.raidsierraespadan.org