-------------------- I ARRATIA RAID --------------------

INSKRIPZIOAK ZABALIK / INSCRIPCIONES ABIERTAS


EZ ITXARON AZKENEKO MOMENTURARTE. TALDEAK HASI DIRA IZENA EMOTEN


NO ESPEREIS AL ULTIMO MOMENTO. LOS EQUIPOS YA HAN EMPEZADO A INSCRIBIRSE.


LIMTE 70 EKIPO !! 


(En el caso de que alguien se encuentre solo, no encuentre pareja y quiera participar en el raid, comunicanoslo a xegiba@gmail.com. A ser posible , nosotros te conseguimos compañero)

III RAID RIOJA ALAVESA ( kronika )

     Asteburu ederra aurrekoa. III Raid Rioja Alevesa, ospatu zan , aurten , Yekora herritik urtenda.  Columbia Vidaraid taldeak antolatu dau, Columbia Raid Abentura ligako lehenengoko proba hau.

      70 talde batu ginen.  Batzuk, furgonetan gure kasuen, barikutik lotan joan ginen, ume eta guzti. Beste batzuk, Oinen frontoiko lurra aprobetxatuz, bertan lo egin eben.  

       Zapatuen, 08.00 etan hasi zan egune.  Izena emon, dorsalak batu, bizikletak prestatu, motxilak bete, camel backak bete, materialaren motxila entregatu, etab.  9.30 etan mapak entregatu eta brieffing-a hasi zan.

     
Ibai eta Xabi mapak trazatzen

     10.00 etan hasi zan Raida.  Yekora herrian, 3.5 kilometrotako orientzaioa.  Nahiko arine izan zan eta talde guztiek ikusi egiten ginen , beraz nahiko parekatute amaitu gendun sektore hau.
      Bigarren sektorea, BTT zan.  Hara joan baino lehenago, Xegibako taldeak rapela egin eben.  Rapela Yekora herriko eliza puntatik egitea zan, 16 metro. Oionera joan behar ginen, bertan proba espezial bi eta pistinara sartu nehar ginen eta gero Yekorara bueltatu.  Bizikletan orientazioa nahiko lineala izan zan eta talde guztiak oso arin heldu ziran Oionera.  Bertan, estrategia erabili behar zan, proba espezialen eta pistinaren ordena erabakitzeko.  
     Proba bat, punteria proba izana zan, eskubaloiko baloi bategaz porteria baten largeroari emotea.  Bestea, eski tandema.  Pistina barriz, taldeko biak parte hartu ezkero, bakoitzak 100 metro uger egin behar ebazan.
      Honen ostean, eta beste lau baliza edo hartuta Oinera heldu ziren taldeak.


Gaizka eta Ibai trekinnge hasteko prest

     Handik bizikleta hartu eta Kripan herrira joan behar ginan, trekine hasteko. BTT zati honek 10 kilometro euki ebazan, danak aldapa gora.  Kripaneko merendero baten, eguneko hirugarren transizinoa euki gendun.  Han, eguneko probarik gogorrera eta estrategia gehien behar ebana euki gendun, 14 kilometrotako trekinnge, 1300 metro desniblegaz. 
       Trekking gogorra izan zan . Lehenegoko kilometrotan gora egin behar zan, desnibela irabazteko, eta Sierra Cantabriako krestara igoteko. Handik edo krestatik joan eta laburtu egin ahal zan edo beste aldera bajtu eta treking guztia bete.  Honek ikaragarrizko desnibela suposatzen eban, hegoaldetik iparraldera pasatzen ginen eta.  Gainera, treking honek pilo bat baliza euki ebazan, beraz orientazio ona euki behar izan zan, baliza bat bez ez itziteko.  


Gu, Xegiba-Led Lenser-Zona Bike taldeak, proba amaitzean

    Trekingnaren ostean , BTT-ko azkeneneko sektorea.  Yekorarako bueltea, beste 10 kilometro, honik, gehien bat aldapa behera, nahiz eta lehenengoko 3 kilometroak oso gogorrak izan.

Xegiba-Led Lenser-Zona Bike 1 taldea podiumean

    Azkenean balantze oso positiboa.  
  • Xegiba-Led Lenser-Zona Bike 1 , ( Gaizka, Egoitz ). Baliza guztiek eginde . 2. postue.
  • Xegiba-Led Lenser-Zona Bike 2 , ( Ibai, Xabi ). Trekineko baliza bat itzite . 12. postue.