Ibai Papagayo hondartza gainean
Egune, Playa Blancan hasi gendun. Papagayo Bikes-en bizikleta bi alokatu ( GHOST de doble suspensión ) eta buelta hasi gendun. Gure helburua, Puerto Calero. Handik Yaizara eta gero kostatik barriro be Playa Blancara.
Lehenegoko kilometroak paseo maritimotik egiten dira. Papagayo, Mujeres hondartzak atzean itzi eta kosta - kostatik bizikletan ibiltzen jarraitu gendun. Leku batzutan bizikleta lepora eroatea be tokau jakun, ( doble suspensión baina 18 kilo edo ) .
Ordu bat edo pedalak emoten egon ostean Playa Negrara heldu giene, eta hara heltzeko bai hartu genduala paliza, bizikleta lepoan 15 minutuz edo.
Playa Negratik Puerto Calerora eta handik haizea kontran genduala Yaizara, han pizzeria bat gendun fitzaute pizza bat jateko. Bazkaldu eta 15.00etan matrtxan ginen barriro be. Azkenengo bi orduak genduzan aurretik.
Kostatik egin gendun Yaizatik Playa Blancarako bidea. Janubioko Salinatatik pasau ginen, eta ordu bat pedalak emoten egon ostean Farora heldu ginen. Bertan paseo maritimoa hartu eta Playa Blancara heldu ginen, han gure neskak eta gure umeak zain genduzala.
Buelta ederra eta gainera Otsailean maillot laburragaz ibilteko aukera eukinda, IKARAGARRIA izan zan !!
No hay comentarios:
Publicar un comentario