X RAID PELAYO PICOS DE EUROPA

Barikuan,


     Barikuan, Irailaren 23an, dana furgonetan sartu ostean, hasi zan Cangas de Oniserantzako bidaia.  Etxetik 18.00etan urten ginen, ( Aimar, Ibai eta Tamaran semeari gure lehen bisita egin ostean) eta 21.00etako bertan egon ginen afaltzeko prest.  Afaldu, eta danok ( Xegiba Zona Bike eta Arteaztarrak ) briefingera ( azalpen teknikoa) abiatu ginen, azken azalpenak entzuteko prest.  Lotara, Potes herrira joan ginen, zapatuan, proba han hasten zalako.  Beste ordu bat eta laurdeneko bidaia, Arenas de Cabralesetik, Ibai lo, Egoitz erdi lo... etab.


Zapatuan, 

Egun biko ibilbidea mapan markatzen
    Zapatuan, goizean goizetik altzau, armozau, jantzi, bizikletak martxan ipini, eguneko edaria eta bazkarie prestatu, komunera joan, etab. egin ostean, beste partaide guztiak heldu ziran.  Proba, 10.00 etan hasi behar zan, baina azkenean, apur bat aurreratu eta 09.45etan hasi zan.  Lehenengoko sektorean, bizikletak hartu, eta Santo Toribio de Liebanako monasteriotik, Potes herrirantza abiatu ginen, ibilbidea mapan markatu ostean, argazkian ikusten dan moduen.  Herrian bertan, hiru kontrol euki genduzan, danetan argazkia atera beharra egon zalarik. Nahiko erraza izan zan, talde guztiak batera joan ginen eta. Herria atzean itzi eta pista batetik, ermita batera abiatu ginen, beste krontol bat egiteko.  Handik, Pendes herrira, bertan amaitzen zan, lehenengoko sektorea eta hemen hasi ziran lehenegoko aldeak, aldatsa fuerteak egon ziren eta. Talde biak nahiko parekatute heldu ginen, 5 minutuko aldeagaz edo.  Bertan orientazio espezifikoko proba, egin behar gendun.


  Beste mapa bat hartu, eta 10 kontrol topau behar genduzan, 4 kilometrotan.  40 minututan talde biak lana amaitu egin gendun eta hirugarren sektorerako prestatzen hasi ginen.  Ure edan, erropa apur bet hartu, bizikletak hartu, mapa orientatu, eta ikusten zan aldatza eta behelainorantz abiatu.  Hirugarren sektorerako, talde biak nahiko batera urten ginen, eguneko sektorerik gogorrenetarikoa izangoa zalarik.  Pendes herritik, Tresvisora igon behar zan bizikletaz, 26 kilometrotan 1100 metroko desnibelarekin, oso gogorra benetan.

Aldatsak oso gogorrak izan ziren, igoteko eta bai bajatuteko bebai, %30 portzentaiko aldatsak euki gendualarik.  Arteaztarrak lehenego heldu ziran kontrolera-kanbiora, eta 10 minutura edo, Xegibakoak. Bertan, beste orientazio-BTT-trekking proba euki gendun.  Holan idazten dot, bizikleta, 4 kilometrotan edo lepo gainean eroan behar izan gendualako, eta guk mapan gauza bat txarto ikusten genduana beste talde askok, kaso egin barik bahi ebena egin eben.  Holan, hurrengoko kanbioan, talde askok aurrea hartu euskuen.  Kontrol hau, Poncebos herrian izan, zan, bertararte, Sotresetik ikaragarrizko jeitsiera euki gendualarik, 11 kilometro eta 1000 metroko desnibela, ikaragarria.

  Azkenengo kontrola heldu zan eta eta eguneko probarik beldurgarrriena bebai, alde batetik trekking oso gogorra aurreikusten zalako, 16 kilometro eta 1350metro desnibel positibo eta beste alde batetik behelainoa sartzeko bildurre euki gendualako.  Poncebosetik " Ruta del Cares"eko zati bat egin gendun ( 5 edo 6 kilometro ), eta bertan lau talde batu ginen. Xegiba eta Arteaztarrak bertan ginelarik.  "Reconquista" bidea hartu behar izan gendun, handik, Covadongako lakuetara joateko.  Ikaragarrizko, aldatsa, ikaragarrizko kanala igo gendun.  45 minututan, 450 metrotik, 1100 metrotara pasau ginen eta guk pasada hartu gendun bebai.
 4 talde batu ginen, Arteaztarrak, Laudioko Aiara Raid Taldea, Palopiratak  eta Xegibakoak.  Goien, Palopiratak aurretik jarri ziren, eta 10 minutu atara euskuen danori.  Xegibakoak, forma momentu ona aprobetsatuz, aurrera egin gendun, eta holan distantzia txiki bat atara bebai beste talde bieri.  Kontrola iturri baten euki gendun, eta bai eskertu bebai, ikaragarrizko trague emon geuntsen.  Handik, 1485 metrotara igotea falta zan eta gero Lakuetara bajatzea.  Han ikusi gendun, Xegibakoak, Palopiratak taldea bide okerra hartu ebala eta gu bakarrik eta lehenegoko heldu ginen refugiora, arrastiko 20.05etan . Zelako poza gurea eta Ibaina bebai, refugioan guri itzaroten egoa eta !!  5 minutura Arteatzarrak eta Aiara Raid taldea heldu ziran. Danok oso pozik, besarkatu, Pika batzuk hartu, dutxara joan.......... eta garrantzitsuena, ohia aukeratu behar izan gendun.  Zergaitik ? Lehengoko bi taldeak, regufioan, ohian egiten eben lo, eta beste talde guztiak lurrean.  Dutxa ostean, afaldu egin gendun, refugioan bertan, pasat apur bet eta okela, oso gozo gainera, eta ohira joan ginen, hurrengoko egunean goizeko 06.30etan itzartu behar ginen eta, proba 08.00etan hasten zan eta.

Domekan, 




Domekan, itzartu, gozaldu, jantzi, edariak prestatu ... ostean, prest geunden lehenegoko proba egiteko.  Orientzaio espezifikoa, 4kilometro.  Mapa hartu, markatu, eta hara joan ziran danak.  25 minututan eginda euki gendun, eta bizikletak hartu ginduzen, hurrengoko sektorea egiteko.  Hau, BTT + espeleologia zan.  Bizikletaz, lakoetatik, kobadongara bajatu ginen, jeitsiera oso arina, bidetik izan zan eta.  Bertan Pelayo estautan argazkia atara eta kobarantza joan ginen.  Koba barruen bi baliza euki genduzen.  Hara heltzean, Xegibakoak ginen lehenegokoak eta bakarrrik gainera, koba guztia guretzat bakarrik.  Halan da be, laster heldu ziran , Arteaztarrak eta Aiara Raid taldekoak bebai.