SOMOZAS EXTREME 2011

Apirilaren 16 eta 17an, As Somozas ( A Coruña) herrian, ospatu zan Espainiako txapelketan, XEGIBA-ZONA BIKE taldeak, abentura mailan, 3. postua lortu eban, ( podium ) .  Proba honetara Xabi Iturriaga, Ibai Pinedo eta Gaizka Agirre joan ziran. Asistentzia, txofer,  kamara, animatzaile, kozinera, etab. moduen  Tamara Sanchez, Nagore Agirrebebitia eta Kontxi Gaiurralde etorri ziren ( eskerrik asko neskak gu aguantatzeagaitik, zuok barik ezingo gendun egin eta). 

Proba, egun bitakoa izan zan.  Guztira, 153kilometro eta 4000 metro desnibel positibo egin ebelarik.  Proba oso gogorra izan zan, denpora ona baina haize oso indartsuak bebai, 100 kilometro ordukoak, hainbestekoak, piragua bertan behera gelditu zala.  Probaren kronika hurrengokoa da.

  • Barikua. Apirilaren 15a. 
Danok elkartu, Gaizka, Ibai eta Xabi ( raiderrak) eta Nagore, Tam eta Kontxi ( asistentziak) eta As Somozas herrira abiatu , ( 7 ordu , 600 kilometro etxetik ), papeleo guztia egin, antolakuntzaren partetik argazkiak atara, aspaldiko raidetako lagunak ikusi, afaldu eta lotara sartu ginen, hurrengoko eguna gogorra izango zalakoan. 
  • Zapatua. Apirilaren 16a. ( 133 kilometro , 3600 metro desnibel positibo )

Goizeko 10.00etan lehengoko sektorea hasi zan, Ibai eta Gaizkak burutu eben, (5.5km BTT+12km Trekking + 5.5km BTT ).  Jarraian, bizikleta hartu eta Xabik eta Gaizkak, 39 kilometroko BTT sektorea burutu eben, 100 km orduko haizeen kontra eginez.  Segidan, 11 kilometroko trekkina, Xabik eta Ibaik.  Honen ostean, Gaizkak eta Ibaik, bizikleta hartu eta eguneko laugarren sektorea egin eben, 20 kilometrotako BTTa. Sektore honetan, eskalada txiki bat eta tirolina bat euki eben.  Jarraian, eta piragua ez zanez egin, barriro ere bizikleta hartu eta 23 kilometroko etapa egin eben, Gaizkak eta Xabik, gaua egiten hasi zan bitartean.  Somozaseko plazara 23.00 etan heldu eta Ibaik eta Gaizkak eguneko azken trekkina burutu eben, gauez, zapatuko etapa goizaldeko 01.10etan amaituta.  Egun gogorra baina pozik egindako lanarekin, baliza guztiak egin genduzan eta gainera fisikoki ondo ibili ginen.

  • Domeka. Apirilaren 17a. ( 21 kilometro , 480 metro desnibel positibo )
Goizeko 10.30etan hasi zan eguna.  Ondo deskantsatuta, Ibaik eta Xabik eguneko sektore bakarrari egin eutsien aurre, Gaizka deskantsetan gelditu zalarik. Score moduko BTT sektorea, hau da, balizak gure dozuzan moduan egiten dira.  Erlojuaren kontra dan proba honetan, baliza guztiak hartu eta denporaz sartu ginen, barriro be, As Somozaseko plazan, raidari bukaera emonez.
Dutxa bat hartu eta garaileak nortzuk ziren ikustera joan ginenean, han gure sorpresa!  Abentura mailan eta Espainako txapelketan hirugarren postue ! Birritan entzun zan megafoniatik XEGIBA-ZONA BIKE izena, guk ez gendulako sinistan !!  Baina bai, handik bi minutura, podiumean egon ginen, medalla eta diploma bategaz.
Eskerrik asko danari, kronika honek irakurtzen dozuezan danori, blogean sartzen zarien danori, animoak emoten dozuezan danori, gure babeslei, Iker ( Zona Bike) , Victory Endurance, etab.
Kronika barriro be irakurtzeko eta  probako argazkiak ikusteko gure blogean sartu ahal zarie http://xegiba-zonabike.blogspot.com/