II RAID OION

pincha aquí si quieres leer la noticia en castellano

XEGIBA-ZONA BIKE 4. OIONeko II RAIDean


Zapatuan, Ekainaren 4an , Oionen, Vidaraid taldeak antolatutako II Raid Oion izan zan. Bertara, talde asko batu ziran, 45 talde hain zuzen ere, eta euren artean Xegiba Zona Bikek, Ibai Pinedo eta Xabi Iturriaga joan ginelarik.


Proba oso polita izan zan, eta oso arina bebai. Zapatu goizean, 10.00 etan proba hasteko, herritik, orientzaio proba bat euki gendun, 6kilometrotakoa eta pistinan "orientazio akuatikoa". Handik, bizikleta hartu eta 18 kilometrotako sekzinoa euki gendun, erdian orientazio proba espezial bategaz. La poblacion herrira heldu eta bertako frontoian bizikletak itzi eta 8 kilometrotako mendi trekine euki gendun, Leon dormirora igon behar zalarik. Probaren erdian eskalada euki gendun, Ibaik errez gainditu ebana. Amaitzeko beste bizikleta sektore bat, 18 kilometro Oionerarte , erdian, rapel bat euki gendualarik eta Xabik arazo barik egin ebana.

Azkenean, 4. postue lortu gendun. Hasiera nahiko txarra euki gendun herriko orientazio proban baina gero erremontazten joan ginan postu hau lortu arte.

Pozik egoteko moduko postua da, aurreko taldeak oso oso fuerte ibili zirelako. Halan da be, gu 3. postutik 16 minutura gelditu ginen.

Arratiako beste bi talde be animau ziren. Areatzako Lamino taldea, Jokin Garriga eta Ibai Milikuagaz osatua eta IkerMiren taldea, Iker Etxebarria eta Miren Ozerinjauregiz osatua. Biak be oso lan polita egin eben, euren lehenegoko raida zan eta.

Areatzakoak, orientazioa oso ondo egin eben, baina gero bizikletan arazo teknikoak zirela eta postuek galdu ebezan. Azkenean 11. postue lortu eben, estrategian oso ondo azertau ebelako, baliza bat bakarrik itzi eta metan denporaz sartu ziralarik. Zorionak !!

Zeani eta Arteako taldea barriz, ez zan denporan sartu baina pozik egoteko lana egin eben. Azkenean , euren kategorian , mixtoan, 11. postue lortu eben. Zorionak zurori bebai !!


No hay comentarios:

Publicar un comentario